Daniel LOB DPA-AFP
BEGIRADA

Europako industriako ikurraren gainbehera

Audik langile-batzordearekin akordio bat iragarri zuen atzo. Alemanian modu ez traumatikoan 7.500 lanpostu murriztuko ditu hemendik 2029. urte amaierara arte. Iaz, Europako auto fabrikatzaileen etekinek nabarmen behera egin zuten. Energiaren garestitzeak, Txinako fabrikatzaileen lehiak, Europan ibilgailu elektrikoen eskari urriak eta konpainia erraldoi hauek mugikortasun elektrikora eraldatzeko moteltasunak eragin dituzte emaitza kaskar horiek. Europako auto fabrikatzaileen nagusitasuna amaitzear dagoela dirudi.