«Ipuscua» izenaren milagarren urteurrena ospatu zuten Altzon
Aurten 1.000 urte bete ditu “Ipuscua” izena lehen aldiz aipatu zuen dokumentuak, eta Altzon ospatu zuten atzo urteurrena. Bertan izan ziren herrialdeko hainbat agintari eta ordezkari politiko, eta Gipuzkoako armarrian ageri diren hiru haginen oroigarri, beste horrenbeste landatu zituzten ekitaldian.
Gipuzkoako armarrian ageri diren hiru haginen oroigarri gisa landatu zuten hagin bana Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakariak, Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Xabier Olano Altzoko alkateak; “Ipuscua” izena idatzirik ageri den 1.025. urteko agiria gorde duen herriari Batzar Nagusiek egindako oparia. Ezeizabarrenak Gipuzkoako armarriko hiru zuhaitzen esanahia aletu zuen: «Herriek beren borondatez erabaki zuten elkartzea Gipuzkoa eratzeko. Erabaki horren sustrai sakonak elkartasuna eta berdintasuna dira».
Altzoko herriari Aiako Harritik, Herniotik eta Aralartik ekarritako hiru haginak oparitzea nabarmendu zuen alkateak: «Izan daitezela nafar eta gipuzkoarron harreman naturalen lekuko, goza dezatela hementxe bertan Altzoko umeek, helduek eta adinekoek euskara naturalki erabiltzen dugunean, poztu daitezela bisitariek euskal kultura eta euskara errespetatzen dituztenean». Mendozak berretsi zuen, bestalde, gurean oso errotua egon den ohitura izan dela esanahi berezia duten zuhaitzen babesean batzartu, elkarri entzun eta, ondoren, komunitatearen mesedetan erabakiak hartzekoa.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
