KLIK
Omenaldi hunkigarria Labriten Naroa Elizalderi

Omenaldi xume bezain bihotz-ukigarria egin zioten atzo, Iruñeko Labriten, Naroa Elizalde Etxekolonea pilotariari. Iragan otsailaren 26an zendu zen zubietarra, 27 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz. Oskoz-Agirre eta Iturriaga-Mendiburu bikoteek Adosen binakako finala jokatu ondoren izan zen ekitaldia. Ados Pilota Elkartearen sortzaileetako bat izan zen Elizalde, emakumeen artean pilota sustatzearen alde borrokatu zena. Atzo loreak jaso zituzten pilotariek haren omenez, eta joaldunen doinuen artean, agur esan zioten zubietarrari.

Topics of the day
GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Babestutako edukiak
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

Culture
«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

Culture
«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

Topics of the day