88.ean, durangar biktimak gogoan
1937an bonbardatu zuten Durango eta 88. urteurrenean erasoak utzitako 231 hildakoak zein osterantzeko biktimak omendu zituzten.

Tropa frankistek Durango bonbardatu zutenetik 88 urte bete dira eta Udalak oroimenezko ekitaldia egin zuen atzo. Ohitura bilakatu den legez, omenaldia egin zieten Durangoko 231 hildakoei eta osterantzeko biktima guztiei. Lore-eskaintza egin zuten Durangoko hilerrian eta, ondoren, oroitzapenezko pebeteroa piztu zuten Santa Mariako elizpean.
Ezkurdi plazan egin zuten ekitaldian, Mireia Elkoroiribe alkateak memoria bizirik mantentzearen garrantzia azpimarratu zuen: «88 urte igaro badira ere, martxoaren 31k presente jarraitzen du durangar guztien memorian».
Aurtengo omenaldian bonbardaketak bizi izan zituzten pertsonengan jarri zuten arreta. Bertan izan ziren, hain zuzen, bizirik irten zirenetako batzuk: Mikel Aretxaga, Lidia Igor, Edita Gomez, Maite Andueza eta Emilio Aperribay.
Aurten ere, goizean, 8.30ean, lehenengo aire-erasoaren alarma soinua entzun zen Durangon eta arratsaldean, 17.45ean, bigarrenarena. Halaber, 19.30ean Andra Mari elizpean emanaldi batekin omendu zituzten biktimak, Gerediaga Elkartearen eta Kriskitin Dantza Taldearen eskutik.

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
