Euskaltel-Euskadi Itzulian: «%100 euskal herritarra, harrobikoa eta lehiakorra»
Itzuliari berari eta zaleei omenaldia egin nahi diete. Euskaltel-Euskadiren elastiko berria eskura izango du marea laranjak, Kukuxumusuk diseinatua.

Jon Aberasturi, Mikel Bizkarra, Ander Ganzabal, Xabier Isasa, Txomin Juaristi, Gotzon Martin eta Iker Mintegi txirrindulariek parte hartuko dute apirilaren 7tik 12ra bitartean 2025eko Itzulian, Jorge Azanza Euskaltel-Euskadi taldeko kirol arduradunak adierazi zuenez, telekomunikazio operadorearen Derioko egoitza nagusian egindako ekitaldian.
«%100 euskal herritarra, harrobikoa eta lehiakorra. Bertako taldeen eta lasterketen ekosisteman hezi eta hazi diren zazpi euskal txirrindulari, Euskaltel-Euskadiren eskutik txirrindularitza profesionalaren elitean jarduteko aukera dutenak», esan zuten. Itzuliari berari eta zaleei omenaldia egin nahi diete honela.
«Talde ahalik orekatuena osatu dugu, gazteen eta beteranoagoen arteko nahasketa bat. Bizkarra izango da taldeburua, eskarmentu handikoa bera, eta Aberasturi daukagu esprintean amaitzen diren etapetarako. Horiez gain, Txominek eta Gotzonek badakite zer den Itzulia korritzea, ez baitute lehen aldia, eta Mintegi eta Isasi saiatuko dira ikusarazten eta ihesaldietan parte hartzen. Ganzabalentzat, berriz, debuta izango da. Etxekoek motibazio ezin handiagoa izango dute», azaldu zuen Jorge Azanzak.
ELASTIKO BERRIA
Urtero bezala, atzo goizeko hitzorduak balio izan zuen, baita ere, marea laranjak jantziko duen elastiko berria aurkezteko.
Aurtengo diseinuaren ilustrazioak omenaldia egin die txirrindulariei laguntzen dieten eta bihurgune eta aldapa guztietan animatzen dituzten zale guztiei, eta elastiko berriaren protagonista bihurtu ditu. Kukuxumusuko ardi famatuekin irudikatuta, familiak eta kuadrillak ikus daitezke bide bazterretik txirrindulariak animatzen.

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa
