«San Juan», itsasoa ikertzeko plataforma
Albaolak eraikitako «San Juan» baleontzia itsas ikerketarako plataforma bihurtuko da, AZTIrekin sinatutako akordio baten ondotik.

Albaola Itsas Kultur Faktoriak (euskal itsas ondarearen balioa nabarmentzea eta zabalkundea egitea helburu duen ontziola-museoak) eta AZTI zentro teknologikoak (itsas arrantzaren eta elikagaien ikerketan espezializatuak) lankidetza hitzarmen bat sinatu dute euskal itsas kulturaren jasangarritasunaren aldeko ekimenak elkarrekin sustatzeko. Azaldu zutenez, aliantzak, hasiera batean, hiru urte iraungo du eta proiektu bateratuak sustatzeko asmoa du, «euskal gizartean itsas ondarearen gaineko interesa pizteko eta euskal ontzi tradizionalei buruzko ezagutza areagotzeko». Akordioari esker, adibidez, XVI. mendeko ‘‘San Juan’’ baleontziaren erreplikaren etorkizunari lotutako proiektu zientifikoak bultzatu ahal izango direla nabarmendu zuten. ‘‘San Juan’’ Albaolako eraikuntza lanik anbiziotsuena da, eta 2025ean amaitzea aurreikusten da. «Kanadan 30 urtez azterketa zientifikoa egin eta 10 urtez arkeologia erreplika eraiki ondoren, gure ontzirik ezagunena da. Eraikuntza osatzen denean, ontziaren bidaiak plataforma zientifiko gisa erabiliko dira, AZTIrekin lankidetzan, Ipar Atlantikoko fenomeno kritikoak aztertzeko», esan zuten.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»
