GLADYS SARIAREN V. EDIZIOA ABIAN DA
Zabalik dago Gladys Sariaren bosgarren edizioan izena emateko epea. Inoizko babesik handienarekin antolatu dute aurtengo saria.

Gladys Sariaren bosgarren edizioa aurkeztu zuten atzo Donostian, inoizko babesik handienarekin. Puntueus Fundazioak eta UPV/EHUko Informatika Fakultateak sustatzen duten ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du, eta lagun ditu Emakunde, Danobatgroup, Euskaltel Fundazioa, EITB eta UPV/EHUko berdintasun zuzendaritza.
Lorea Arakistain, Puntueuseko marketin eta komunikazio zuzendariaren hitzetan, «Gladys teknologia eta berdintasunaren arteko elkargune gero eta garrantzitsuagoa da».
Abian den edizioan 40 urte arteko emakumeek parte hartu ahal izango dute, eta hautagaiak ingurune digitaleko edozein arlotakoak izan daitezke. Sari bakarra izango da. Epaimahaiak honako irizpide hauek kontuan izango ditu, atzo aditzera eman zutenez: hautagaiak duen etorkizuneko proiekzioa, egin duen ibilbide profesionala, eta emakumeak sektorean inspiratzeko eta ahalduntzeko izan dezakeen gaitasuna.
Izen ematea zabalik dago www.gladyssaria.eus webgunean, ekainaren 1era arte. Irabazleak 4.000 euroko ordainsaria jasoko du.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
