Musikaren zauskadak
Hiztegira joateke «inpaktua» idatzi izan banu, errazago ulertuko zenuten «zauskada». Bai, inpaktua da, baina ez dut errepikatu nahi izan zutabearen izenburua. Jaurtigai batek edo beste objektu batek zerbaiten edo norbaiten aurka talka egitea, gero talka horrek utzi duen inpaktua, aztarna, seinalea edo efektua, gero gertaera batek iritzi publikoan eragindako inpaktu, efektu edo kolpe emozionala. Dena neurtuko da zauskadaren efektuaren arabera, inpaktuaren ondoriora. Zauskadaren zenbakietara. Zauskadaren garaian bizi gara. Zauskada bat joan eta inpaktu berri bat agertuko zaigu hurrengoan berandutu aurretik. Krisia bezala. Beti da garaia, beti da krisia. Beti biziko dugu edozein inpaktu, edozein krisi.
Musikaren mundua ere zauskadaren zaldiko-maldikoaren eraginetara hurbilduko da. Noiz ez da egon krisiren bat musikan? Inpaktuen garaiak ere krisiak ekar ditzake. “Sold out”-aren garaian gutxi batzuek irabazi, eta musikaren eszenako gainerakoentzat, sold out horren talkaren ikusezintasuna kontsumoaren ferian. Estatistikako Gauss-en kanpaian ikusezintasunak hartuko du piramidearen oinarria eta goiko puntan edota haren gertukoari “dena salduta edo sarrerak agortuta” dagokio. Batean ikusezintasunaren zurrunbilo desatsegin eta apurtzailea, bestean ikusgaitasunaren garaipena. Batzuentzat ohorea, besteentzat laidoa. Sarrerak agortzearen ohorea ere kritikagarria da, eszena xumea zapaltzen baitu, nahiz eta sarrera eroslea ez konturatu. Zehatz-mehatz edo sits eta bits.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
