Eibar Memoria Toki izendatuko du Gobernu espainolak
Eibar eta Untzaga Plaza Memoria Toki izendatuko ditu Gobernu espainolak, 1931ko apirilaren 14an Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen Estatu espainoleko lehen herria izateagatik eta 36ko gerran jasan zituen bonbardaketa tragikoengatik.

Eibar Memoria Toki izendatuko du Gobernu espainolak, 1931ko apirilaren 14an Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen Estatuko lehena izateagatik eta 36ko gerran jasan zituen bonbardaketa lazgarriengatik. Hala iragarri zuen atzo Fernando Martinez Memoria Demokratikoko Estatu idazkariak, Bigarren Errepublikaren aldarrikapenaren urteurrenarekin bat eginez, Eibarren egindako ekitaldi batean. Bertan Gobernu espainolak baieztatu zuen Eibarko Udalaren proposamena jaso duela, hiria Memoria Leku izendatzeko.
Estatu idazkariak zehazki adierazi zuen izendapen hori Eibarrek zein Untzaga plazak jasoko dutela. Bertan, duela 94 urte, Bigarren Errepublika aldarrikatu zen udaletxeko balkoietatik. Hortaz, Eibarko Untzaga plaza, historikoki herriaren bihotz politiko eta soziala izan dena, Memoria Demokratikoko Lekuen Estatuko Inbentarioan sartuko da, eta horrek esan nahi du Udala behartuta egongo dela haren kontserbazioa, seinaleztapena eta interpretazio historikoa bermatzera.
ASKATASUNAREN «SINBOLOA»
Fernando Martinekin batera, Marisol Garmendia Gobernu espainolak EAEn duen ordezkaria, Maria Jesus San Jose Lakuako Gobernuko Justizia sailburua eta Jon Iraola Eibarko alkatea izan ziren ekitaldian.
San Josek apirilaren 14a askatasun eta bizikidetzaren sinbolo gisa aldarrikatu zuen, eta harro agertu zen 1931ko udalbatza hartan herritarrek askatasunez eta demokratikoki aukeratutako errepublika bati baldintzarik gabe atxiki zirelako hiriko zinegotziak.
Sailburuak gogorarazi zuen demokrazia eta askatasuna ez direla emandako eskubideak, baizik eta lorpen sozialak, ahalegin kolektiboaren ondorio direnak. «Ez ziren beti existitu, eta, horregatik, erne egon behar dugu: beti gaude horiek kentzen saiatzeko arriskuan».
Eibarko alkate Jon Iraolak, bestalde, nabarmendu zuen herriaren errekonozimendu hori urrats garrantzitsua dela memoria kolektiboa eta balio demokratikoak babesteko.

Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea
