Ardiek hartu zuten ordizia
Artzain Egun jendetsua izan da aurten ere Ordizian. Dimako Garena jatetxeak ireki zuen Idiazabal gaztaren denboraldia.

Atzo goizean ardiz bete zen Ordizia. Alde Zaharretik abiatu eta Kale Nagusia zeharkatu zuten, bost artaldetan banatuta, 1.500 ardi inguruk, beren artzainekin batera. Urtero legez, Artzain Eguna ospatu zuten eta horren barruan Julen Baz-ek eta Peli Perez de Anuzitak, Dimako Garena jatetxeko kideek, izan zuten Idiazabal gazta denboraldiari irekiera emateko ardura, gazta berria moztuta. Ordiziako Udalak gogorarazi zuen, ohitura den bezala, artaldeen igarotze horrek herriguneko transhumantzia irudikatzen duela eta artzainen lanari balioa ematen diola. Maiatzaren 1etik aurrera itzuliko dira artzain eta artaldeak mendiko belardietara, Aralarko larreen irekierarekin.
Gaztaren erregulartasunaren saria Egozkueko (Nafarroa) Loperena gaztandegiko Marta Perez Loperena artzainari eman zioten, eta gaztandegien kategorian Idiazabalgo Goiburu gaztandegiak jaso zuen saria. Ahari eta ardien erakusketa-lehiaketarekin abiatu zen goiza Garagartza plazan, eta Carlos Ibarrondok Eusko Labeldun bildotsak burruntzian erreta egin zituen. Prestatutako pintxoekin bildutako dirua Aspanogi elkartearentzat izango da aurten.

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
