Eguraldi aplikazioak
Aste Santua joan zaigu eta jende dezente izan da oporraldian zer eguraldi egingo duen galdetu didana edota nora joan gomendatzeko eskatu didana, eguraldi lasaiago baten bila.
Gauza da asko eta askok epe ertainera mugikorretako eguraldi app horietakoak erabiltzen dituztela eta ondoren dezepzioak etortzen direla. App horiek oso-oso kontuz ibili behar dira, informazio erabilgarria emanagatik ere, fidagarritasuna asko galtzen baitute egun batzuetara.
App horiek eredu meteorologiko jakin bat hartzen dute. Gehienek eredu europarra hartzen dute eta eredu horrek dituen 50 kideetatik batek ateratzen duen eredua jartzen dute beraien aplikazioetan. Baina hortxe dago arazoa, 50etik 1 aukeratzen dutela. Eta iragarpen zehatza jakiteko, beste 50ak kontuan hartu behar dira.
Ereduak egoera jakin batean hartzen diren datuen menpe daude eta epe ertainera datu horietakoren bat aldatuta iragarpena goitik behera aldatzen da. Horregatik dute fidagarritasun gutxi aplikazio horiek, 2-3 egunetik aurrerako iragarpenei dagokienez.
Epe ertainera zer eguraldi izango den jakiteko, onena organismo ofizialen sareetan sartzea da, edo eguraldian aditua den bati galdetzea. Horiek zehatzago esango baitute zer datorren eta fidagarritasun handiagoz, nahiz eta guk ere huts egiten dugun.

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
