Bonu bateratua, EHZ eta Hatortxu Rock elkartasun jaialdietara joateko
EHZ eta Hatortxu Rock jaialdiek bonu bateratua aurkeztu dute 150 euroko salneurriaz, elkartasuna eta auzolana eredu dituzten bi jaialdietara prezio berezian joan ahal izateko. EHZk talde berriak ere iragarri ditu: Acidulant, Kaskezur, Xsakara, Voltaire, Errobi, Pangea pop eta Gros Coeur taldeak gehitu dira Euskal Herria Zuzenean jaialdiko kartelera. Ekainaren 27tik 29ra ospatuko da EHZ Arberatze Zilhekoan, eta uztailaren 24tik 27ra Hatortxu, Lakuntzan.

Elkartasuna eta auzolana eredu dituzten bi jaialdik bat egin dute, lehen aldiz bonu bateratua aurkeztuz: EHZ eta Hatortxu Rock. Bi jaialdiok «auzolanak zein presoen etxeratzearen aldeko aldarriak» batzen dituela gogora ekarri zuten atzo eta, hala, prezio berezian bi jaialdietarako baliagarria izango den bonua aurkeztu zuten, 150 euroko salneurriaz. Txartel bikoitzak EHZ festibaleko hiru egunetarako eta Hatortxu Rocken lau egunetarako balioko du. Atzotik maiatzaren 19ra bitarte eskuragarri egongo da Hatortxu Rocken (www.hatortxurock.eus) eta EHZren (ehz.eus) webguneetan.
Bonua aurkezteaz batera, EHZk talde berriak ere iragarri zituen. Acidulant, Kaskezur, Xsakara, Voltaire, Errobi, Pangea pop eta Gros Coeur taldeak gehitu dira Euskal Herria Zuzenean jaialdiko kartelera. Festibaleko pentzean joko dute. ‘‘Lurraren erritmoa’’ lemapean. Arberatze Zilhekoan iraganen da aurten EHZ festibala ekainaren 27, 28 eta 29an. Xiberoots, Olaia Inziarte, Hop Hop Hop Crew, Henge, Galder, Bengo, Inertzia, Marta, Naxker Polylogue From Sila, Tapia eta Leturia, Txaptrax, Auhen, Marte Lasarte, W!zard, Radio byzance eta Maskak... Parte hartzaileen zerrenda luzea eta askotarikoa da. Egunean zehar, Arberatzeko plazan, orain arte iragarritako artistez gain, Papa cumbia, Izan, Ibawa, Dizkobolo txaranga, Altxalili, Ithaka, Buuzbu, Zigante & Gaiteroak, TnT & Tor & Txoborro magoen magiapoteoa, Gaitistaneko Orkestra, Duguna dantza taldea, Kalume txaranga eta DJ Reimy izanen dira.
HATORTXUREN AZKEN EDIZIOA
Hatortxuk Lakuntzan agur esango dio hiru hamarkadako ibilbideari, uztailaren 24tik 27ra bitartean, eta, orotara, ehun talde inguruk parte hartu dutela aurreikusten da.
Azken edizioa berezia izan dadin, musika eskaintza zabala batu nahi izan dute kartelera, eta izaera oso ezberdineko kontzertuak eskainiko dituzte Lakuntzan jarriko diren bost eszenatokietan. Besteak beste, Anestesia, Zetak, Delirium Tremens, Bizardunak, Mirua, KOP, Potato, ødei, Xiberoots edo Juantxo Skalari & La Rude Band igoko dira oholtzetara. Aurrez iragarritakoen artean itzulerak ere badaude: Latzen, Afu, Alaitz eta Maiderrek Burutekin batera eskainiko dituzten kantuak eta Skatu.
«26 urtez, auzolanean, errepresaliatu politikoen eta haien senide eta ingurukoei elkartasuna adieraztea izan da gure helburua. Auziari erabateko konponbiderako urratsak egitea falta den arren, erdietsitako lorpenei balioa eman eta merezitako agurra antolatu nahi dugu», adierazi zuten antolatzaileek iragarpenean.
Hori guztia posible egin dadin, bolondres kuadrilla zabala ere behar du Hatortxuk, eta elkartasuna txandak betez erakutsi nahi dutenentzat bidea ere ireki zuten. «Auzolana izan da 26 urtez gure oinarria, eta oraingoan ere auzolan ariketa erraldoia egin beharko dugu, uztaileko jaialdia aurrera eramateko. 7.049 txanda behar ditugu, eta Euskal Herriko txoko guztietara egin nahi dugu petoa jantzi eta txanda bat egiteko gonbita», adierazi zuten. Edonork izena eman dezake www.hatortxurock.eus/txandak atarian.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
