Argentina eta zinema
Pasatu den asteazkenean idatzi nuen “El Eternauta” telesail argentinarrari buruzko kritika, eta gaurko zutabean bertako zinema industriak bizi duen egoerarekin lotura egin nahi nuke. Javier Milei boterera heldu zenetik, Argentinako zinemagile ugarik goratu dute ahotsa, haren politikak herrialdeko zinemagintza arriskuan jartzen ari direla salatzeko.
Milei ultraeskuindarraren gobernua Argentinako ikus-entzunezko industria hain bortizki mehatxatzen ari den honetan, ekoizpen %100 argentinarra den “El Eternauta” bezalako telesail bat estreinatzea miraria dirudien arren, bada arrazoi nagusi bat: Argentinako Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionalak proiektu berriei laguntzeko ahalmena gogorki murriztu da eta, horren ondorioz, nagusiki streamingeko erraldoiek (Netflix, Disney+, Max...) finantzatutako filmak eta telesailak ekoizten ari dira.
Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionalak (INCAA), Argentinan zinema sustatzeko erakunde nagusiak, murrizketa gogorrak jasan ditu. Gobernuak ordainketak eten ditu, laguntza ekonomiko probintzialak kendu ditu eta langileen kontratuak ere eten egin ditu. Gainera, dirulaguntzak jasotzeko murrizketa berriak ezarri dituzte.
Dirudienez, neurri batean behintzat, Argentinako zinemaren biziraupena zinema independentearen eta egile zinemaren mende dago une honetan.

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
