BEGIRADA
Athleticeko jokalariak Bridgestoneko langileen alde

Iñaki Williams -argazkian-, Nico bere anaia, Unai Gomez, Iñigo Ruiz de Galarreta, Oscar de Marcos, Gorka Guruzeta, Adama Boiro, Mikel Vesga eta Iñigo Lekue Athleticeko jokalariak, baita Ernesto Valverde entrenatzailea ere, Bridgestoneko buzo batekin paratu ziren joan den larunbatean, enpresak Basauriko lantegian proposatutako enplegu-erregulazio espedientearen aurka langileak gauzatzen ari diren borrokari babesa emateko. Hasieran, 335 langile kaleratuko zirela iragarri zen. Atzo, ordea, plantillaren %100ek lanuztearekin bat egin zuen egunean, enpresaren eskaintza berriak kopuru hori 232 langilera murriztu zuen. Ikusteko dago zer gertatuko den, baina borrokak eta horri babesa emateak zerbaitetarako balio duela ezin da zalantzan jarri.

Topics of the day
El problema no son solo las formas, sino un fondo sin garantías desde 1979

Topics of the day
«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Euskal Herria
Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

World
Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

Culture