DONOSTIAKO BOKATAREN TENPLUAK, 80 URTE
Donostiakoa Juantxo tabernak ospakizun eguna izan zuen atzokoa. Eta ez da gutxiagorako, 80 urte ez baitira egunero betetzen.

Turisten joan-etorriak hartutako Bulebar jendetsutik pauso gutxira donostiar eta euskaldun askorentzat oasi bilakatu den Juantxo tabernak 80 urte bete ditu. Juantxok donostiarren eta Donostiara hurbiltzen diren euskaldun askoren sabelak eta bihotzak konkistatzen bete-betean asmatu du zortzi hamarkada hauetan. 1920 aldera agertzen dira tabernari buruzko lehen datuak: garai hartan, ordea, Migeltxo taberna zen. 1945ean Juan Etxabek bere kargu hartu zuen, eta Migeltxo zena Juantxo bilakatu zen. Etxabek eta haren semeak eraman zuten tabernaren gidaritza 80ko hamarkada bitarte. Ataungo familia batek hartu zuen lekukoa, eta tartean zen egun tabernaren arduraduna den Xabi Agirreren aita. Baina Juantxo Juantxo denetik aldatu ez dena tabernaren egite ona izan da. Esentzia bera izan da hamarkada luze hauetan: produktua eta bezeroak zaintzea. Turistifikazioak, neurriz kanpoko prezioek eta dudazko kalitatezko produktuek leku gero eta gehiago duten Donostiako alde zaharrean salbuespen urrietako bat da Juantxo. Bejondeiela.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
