Landa
Berriro idazten dut etxea utzi duenari buruz. Halabeharrez sorterria utzi duenari buruz, derrigortuta. Bere erabakiz utzi duenak bere erabakiz har dezakeelako berriz, kanporako bidea bezala etxerakoa; baina ihesari atxilotuko duten beldur heldu dionak, torturaren atzaparretan eroriko delako, edo justiziarik gabeko epaitegiek hezur eta haragi kartzelara eramango dutelako, ez.
Sorlekua uztea betiko irekitzen den zauri bat da, buruan gelditzen den trauma bat, denboraren igaroak ezabatuko ez duena. Eta lur edo herri ezezagun batean sustrai berriak landatzen saiatzea da exilioa, iragana zure bizkar zakuan eramanda etorkizunari begiratzea, iragan hori ahazten ari zaizula ohartuta egunero oroitzeko ahalegina eginda bizitzari eustea. Arrazoi berri bat aurkitzea moralari eta umoreari eusteko. Ametsak hautsi bazitzaizkion ere, ahalez sortutako amets berrien zentroa etxera itzultzea delako, distantzia, urruntasuna, bakardadea hautsi eta bihotzeko mina sendatuko dion medizina bakarra sorterria baita. Eta handik urrun egondako urteekin ederki ordaindu du atrebentzia exiliatuak, garesti atera zaio faktura.
Kartzelakoa ikusten den bezala, erbesteko zigorra ez baitzaio askori ageri, eta zigor honi hitzak eta sentimendua atentzioz jartzeko garaia da. Inor ez da joandako tokira itzultzen, inork ez du galdu duena berreskuratzen, eta nahikoa galdu da hemen, irabazten hasteko garaia ere bada, baketik landa.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
