Flamenco on Fire jaialdiak euskal pilota omenduko du abuztuan

Flamenco on Fire jaialdiaren 12. edizioak pilotari omenaldi berezia egingo dio bi eszenatoki hauek batuz: tantal edo patioa eta pilotalekua. Vianan, Tuteran eta Iruñean ospatuko da aurtengo jaialdia abuztuaren 22 eta 31 artean, eta, dibulgazioa oinarri, 1830 eta 1925 urteen arteko flamenkoan oinarrituko da, atzo Iruñeko Baluarten egindako aurkezpenean aurreratu zutenez.
Edizio berria hiru kokalekutan garatuko dela, orotara hamahiru oholtza jarriko dituztela eta berrogei kontzertu taularatuko direla adierazi zuen jaialdiaren zuzendari Arturo Fernandezek.
Flamenkoaren historiari errepasoa ematea da jaialdiaren asmoa, eta datozen hiru edizioetan aldi ezberdinei helduko diete. Halatan, kontzertuak ematen zituzten kafetegien desagertzearen aldia izango da protagonista, 1830-1925 urte tartea hain zuzen ere.
Gisa horretan jaialdiak bere alderdi dibulgatzailea indartu nahi izan du, eta edizio honetan euskal pilota ere izango du oinarri, atzo iragarri zuten kartelean agerian geratu zen bezala: bertan pilotaleku bat azaltzen da 12 zenbakiarekin, eta tandal terminoa irakur daiteke, patio flamenkoa izendatzeko erabiltzen dena.
Oholtzetara igoko diren artisten artean, Tuteran eta Vianan izango diren Jose Valencia, Juan Requena eta Esperanza Fernandez nabarmendu zituzten, eta kontzertu nagusien artean Pepe Habichuela, Tomatito, Lela Soto, Angeles Toledano eta Maria Terremoto. Gauetako zikloan, Miguel Vargas eta Los Canela. Eta Siglo XXI atalean, Yerai Cortes eta Los Planetasen kontzertuak.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
