Jesus Maria Ikastetxearen «heriotza» irudikatu dute irakasleek
Bilboko Jesus Maria Ikastetxeko 60 langile kaleratu nahi dituztela salatzeko, hezkuntza zentroaren «heriotza» irudikatu zuten atzo langileek Lakuako Gobernuak Bizkaiko hiriburuan duen egoitzaren aurrean. Hain zuzen, Lakuako Gobernuari leporatzen diote kaleratzeen erruduna izatea, baita Bidaide fundazioari ere.
Ikastetxeko langileak greba mugagabean daude martxoaren 18az geroztik. Izan ere, hasieran mahai gainean jarri zitzaien asmoa Jesuitinas Ikastetxea eta Jesus Maria Ikastetxea batzea zen, baina azkenean ez da egitasmoa aurrera atera eta, momentuz, 60 langile kaleratuko dituzte, Jesus Maria Ikastetxea itxitakoan.
Urtarriletik langileek dozenaka bider eskatu diote Lakuako Gobernuari zein ikastetxearen ardura daukan patronatuari beraien asmoen berri emateko, baita kaleratzeak ekiditeko neurriak adostu eta langileei irtenbide egoki bat emateko elkarrizketei hasiera emateko ere.
Inolako erantzunik ez dutela jaso salatu dute. ELA sindikatuak aditzera eman duenez, Lakuako Hezkuntza Sailak ez die erantzun ere egin eta patronatuak ez die eskatutako dokumentaziorik eta informaziorik helarazi.
Halaber, ehunka sinadura bildu dituzte, herritarren babesaren adierazgarri, Lakuako Gobernuari aurkezteko, irtenbide bat bilatzeko presio neurri gisa.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
