Andoni CANELLADA FOKU

«MUGAK GAINDITUZ», JAI SOLIDARIOA LEZON

Kirol eta kultura jarduerak, jolasak, musika emanaldiak... jai giroa zabaldu zen atzo Lezoko kaleetan “Mugak gaindituz” ekimen solidarioa hartzeko. Goizaldeko bostetan abiatu zen Baionatik eta, besteak beste, Biarritz, Hondarribia, Irun eta Errenteriatik igarota, Lezora heldu zen arratsaldean. Izaera solidarioko ekimenak dirua bildu zuen Aspanogirentzat, minbizia duten adingabeak eta haien familiak babesten dituen elkartearentzat.