Fagor Ederlan Taldeak Regen Aluminum enpresaren %51 erosi du
Fagor Ederlan Taldeak aluminio birziklatuko lingotearen ekoizpenean espezializatutako Regen Aluminum konpainia estatubatuarraren %51 erosi du. «Operazio horrek indartu egingo du taldeak ekonomia zirkularraren eta iraunkortasunaren esparruan duen posizionamendu estrategikoa eta, aldi berean, sendotu egingo du AEBko merkatuan duen presentzia industriala», aditzera eman zuen Fagor taldeak.
AEBn egindako erosketarekin izena ere aldatuko du konpainiak, Fagor Regen Aluminum izena hartuko du. «Jasangarritasunaren, berrikuntzaren eta tokiko garapenaren aldeko apustu partekatua» egingo duela azaldu zuen kooperatibak.
JASANGARRITASUNA
Regen Aluminum enpresa bigarren mailako aluminioaren balorizazioan «ibilbide sendoa» duen enpresa dela esan zuen Fagorrek. 20 milioi dolar inguruko fakturazioa izan zuen 2024an. Konpainiak aluminiozko lingoteak fabrikatzen ditu, metalezko hondakinetatik abiatuta.
«Bere produktuak purutasun handikoak dira eta ingurumen inpaktu txikiagatik nabarmentzen dira: ekoizpen prozesuak karbono aztarna %90 baino gehiago murriztea ahalbidetzen du, aluminio primarioarekin alderatuta», aurkeztu zuten. Joan den astelehenean sinatu zuten erosketa.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
