«Yala», Palestina
Altxa zaitez egunero eta egizu zerbait; txikia bada ere. Jende arrunta gara, aparteko gauzak egiten». Horrelaxe esaten zion aitonak 20 urteko bere bilobari. Hitz horiek buruan abiatu zen Andrew Goodman bere lagun Michael Schwernerrekin New Yorketik Mississippira. 1964. urteko ekaina zen eta askatasunaren uda bezala ezaguna izan zen eskubide zibilen aldeko martxetara joandako bi gazte zuriek bizitza galdu zutenekoa. Oraindik ere tokian tokiko lege segregazionistak indarrean zeuden Estatu Batuetan eta Ku Klux Klanek protestetara batutako bi gazte horiek erail zituen, arraza beltzeko James Chaney gaztearekin batera. Altuegia izan zen ordaindu beharreko prezioa. Baina jazotakoa erabakigarria izan zen: beltzen erailketek ez bezala, bi gazte hauen heriotzek kontzientziak astindu eta aldaketak eragin zituzten. Goodmanen aitonaren hitzekin gogoratu naiz lagun batek Israelekiko boikotaren eragina zalantzan jarri didanean, ezer gutxi egiterik dugulako. Baina badugu zer egin eta horretarako aukerak ere bai. Askok diote sanferminak ez direla festa arruntak eta mundialak direla. Baliatu dezagun munduari begirako eskaparatea Gazan izaten ari den sarraskia salatzeko eta izan dadila Yala Nafarroa txupinazoa jaurtiko duena. Finean, jende arrunta besterik ez gara, baina aparteko gauzak egin ditzakegu.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
