Vueling 13.500 eurotik gora ordaintzera zigortu du epaitegi batek
Bizkaiko 12 profesionali Kanaria Handira biltzar batera joateko aukera zapuzteagatik, Vueling aire konpainiak 13.509 euroko kalte ordaina eman beharko dio kaltetutako pertsonei. Erreklamatu-k aurkeztutako demanda kolektibo baten ondoren, hala esan du Bilboko Lehen Instantziako 12. epaitegiak eman berri duen sententzia batek.
Erreklamatu abokatu bulegoak ohar batean azaldu duenez, epaitegiak onartu du, batetik, Europako araudiak ezarritako konpentsazio estandarra eta aparteko gastuen itzulketa ere, eta, bestetik, aparteko izaeraz, beste kalte ordain bat eman beharra kalte moralengatik.
Demandaren egileek, Bilboko aireportuan informaziorik, laguntzarik eta soluziorik gabe beren jomugara iristeko aukerarik gabe geratu zirenean, kexa aurkeztu zioten Vueling konpainiari, egun bererako garraiobide alternatibo bat eskatuz. Baina aire konpainiaren proposamen bakarra hurrengo eguneko hegaldi bat hartzea izan zen, eta horrekin ezinezkoa zen biltzarrera iristea, adierazi zuten abokatuek. Egoera horretan, hegaldien dirua itzultzea eskatu zuten, baina Vuelingek ez zuen halakorik egin.
Orduan kaltetutako bidaiariak Erreklamatu-rekin harremanetan jarri ziren, kasua modu kolektiboan onartu eta denen izenean demanda bateratu bat aurkez zezan.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
