«Bigarren Kafea»-k milakoa ospatu du
Zabalaga baserriaren aurrean, Chillida Lekuko belardietan, egin du NAIZ Irratiko «Bigarren kafea» magazinak 1.000. saioa. Arte handiz.

Garazi Esnaola pianoan zela, hainbat euskal kulturgilek idatzitako testu collage batekin eman zioten hasiera atzo NAIZ Irratiko “Bigarren kafea”-ren 1.000. saio ospakizunari. Aurretik, Chillida Lekuko belardietan bildutakoek aukera izan zuten bost urteotako laburpen bat aditzeko: momentu onenak. «Gurekin kafea partekatu duten horiek pertsona hobeak egin gaituzte», esan zuen ongietorri gisa aurkezle lanetan aritu zen zortzikoteak. Ospakizunak ospakizun, halere, ohiko esentzia mantendu zuen milagarrenak, gai sozialekin, kultura arlokoekin eta zuzeneko musikarekin. Chillidatar Mikel, “Kamishibai” paperezko-ipuinaren kontaketa, Oihana Maritorenaren dantzaldia, Beñat Gaztelumendiren bertsoaldia, Euskadiko Arkitektura Institutuko Martin Etxeberria, Izan Inurri elkarteko Julene Ilaramendi eta Lara Alonso, Janus Lesterren, Mugan taldeko Pablo Zurutuzaren eta Esan Ezin-eko Ianire Aranzaberen kantaldiak... Saioa bukatzeko, Iñaki Soto eta Ane Urkiri GARAko eta NAIZeko zuzendariek nabarmendu zuten “Bigarren kafea”-k aniztasuna ematen diola etxe honi, gauzak egiteko beste modu bat, «kardashianismo politikoa».

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
