Donostian aldaketak TAOn eta egoiliarren aparkalekuetan
Donostiako TAO ordenantzaren aldaketa 2026ko udazkenean sartuko da indarrean, eta kontrol gehiago eta saltzeko makina gutxiago aurreikusten ditu Udalak. Atzo jakinarazi zuenez, urriaren 1etik aurrera bineta fisikoa derrigorrezkoa izango da egoiliarrentzat.

Donostiako Udalak TAOren bineta fisikoa berreskuratuko du «urriaren 1etik aurrera» eta «hobekuntza batzuk» ezarriko ditu sisteman «datozen hilabeteetan»; hala iragarri zuen atzo Olatz Yarza Gipuzkoako hiriburuko Mugikortasun eta Garraio Iraunkorreko zinegotziak.
Yarzak prentsaurreko batean azaldu zuenez, «abian jarriko diren hobekuntza horiek Mugikortasun Departamentuak azken urteetan lur gaineko aparkalekuaren erabilerari dagokionez izan duen portaerari buruz egin duen azterketatik abiatzen dira, eta helburua da araututako eremu ba- koitzean bizi diren pertsonen ibilgailuak txandaka aparkatuta egon daitezen laguntzea».
«Egoiliarren baimena duten ibilgailuak identifikatzeko bereizgarria derrigorrezkoa izango da berriro 2025eko urriaren 1etik aurrera, trafikoa eta aparkalekua salbuespenez arautzea eskatzen duten uneetan zaintza lanak errazteko», azaldu zuen.
Horrela, irailaren 1etik aurrera eta hilabete osoan zehar, egoiliar gisa baimendutako 17.000 pertsonetako bakoitzak jakinarazpen pertsonalizatua jasoko du etxean, bineta berriarekin, guneen sektorizazioarekin eguneratutako planoarekin eta binetaren erabilera baldintzei buruzko argibideekin.
TAO ALDAKETA
Bestalde, aparkatzeko zerbitzu arautua (TAO) erregulatzen duen Udal Ordenantza aldatu egingo dela iragarri zuen, tresna horrekin zerbitzua zabaldu edo sektore batzuk bateratuko baitira.
«Aldaketa horri esker, TAO zerbitzua zabaltzea aurreikusten da Igara inguruan (Portuetxe kalea, Igara bidea eta Lautximinieta -Diario Vasco- aparkalekua barne), Ategorrietako Rodil-Galtzada Zaharra inguruan (Rodil kalea, Arbola pasealekua, Bordatxipi pasealekua eta Larraga bidea barne), baita Antigua-Aiete inguruko beste kale batzuetan ere (Gantxegi, Txanponenea eta Jauregi kaleak)», adierazi zuen.
Gainera, 2-1 (Gros) eta 2-2 (Sagues-Rodil-Manteo) sektoreak sektore bakarrean bateratu nahi dira, Urumeako 1-2 (Erdialdea) eta 2-4 (Koipe) sektoreak bezala. Bestalde, Mugikortasuneko Departamentua TAO zerbitzu berriaren kontratu berria diseinatzen hasi dela adierazi zuen. Zerbitzu hori 2026ko udazkenean hastea aurreikusten da, ordenantzaren aldaketarekin batera.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político
