Asier Oiartzabal Txapartegi andoaindarra aske geratu da, 24 urteren ondoren, espetxealdi osoa beteta
Asier Oiartzabal Txapartegi Andoaingo preso politikoak askatasuna berreskuratu du ia 24 urteko kartzelaldiaren ostean, zigor osoa bete eta gero, Etxeratek atzo prentsa ohar bidez aditzera eman zuenez.
2001eko irailaren 23an atxilotu zuen Polizia frantsesak Akizen, eta 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten andoaindarrari. Aurrena, Saint Maur-en espetxeratu zuten, sorlekutik 680 kilometrora. Urruntze politika 2018an arindu zioten, Lanamesako espetxera lekualdatu zutenean, Euskal Herritik hurbilago. 2023ko urrian, berriz, Lanamesatik Martutenera ekarri zuten, zigorra Euskal Herrian bete zezan, hark horrela eskatuta.
2024ko maiatzean hirugarren gradua eskuratu zuen eta 2024ko abenduaz geroztik, atzora arte, baliabide telematikoen bitartez bete du bere zigorra, osorik bete ere.
Urte hauetan guztietan andoaindarraren askatasuna eskatzeko hainbat mobilizazio eta ekimen egin dituzte haren herrikideek.
Oiartzabalekin, bi dira azken orduetan askatasuna berreskuratu duten pertsonak: astelehenean Atarrabiako Txetxu Barrios aske geratu zen baldintzapean, 27 urteko espetxealdiaren ostean. Hura ere iaz, otsailean, sailkatu zuten 3. graduan, eta duela urtebetetik baliabide telematikoen bidez kartzelaldia betetzen ari zen.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
