Gasteizko jaien kartela, «guztiona»
«Guztion jaiak, guztiontzat» kartelak irabazi du aurtengo Andre Maria Zuriaren jaien kartel lehiaketa. Ania Saenz de Buruaga da egilea.

Gasteizko Ania Saenz de Buruaga Fernandez de Gobeoren ‘‘Guztion jaiak, guztiontzat’’ kartelak irabazi du aurtengo Andre Maria Zuriaren jaiak iragartzeko kartel lehiaketa. Jaiak abuztuaren 4tik 9ra izango dira. Udalak atzo ezagutarazi zuenez, guztira 57 lagunek aurkeztu dute kartel lehiaketan parte hartzeko dosierra. Lehen fasean, diseinuaren arloko Arabako bost profesionalek osatutako epaimahaiak bost finalista aukeratu ditu, kartel proposamen bana egin dutenak. Hautatutako bakoitzak 500 euro jasoko ditu. Bigarren fasean, finalistek aurkeztutako bost proposamenen artean, Ania Saenz de Buruaga Fernandez de Gobeo izan da irabazlea, eta 2.000 euroko saria jasoko du. Epaimahaia Komunikazioko udal teknikari batek, DIGA Elkarteak (Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkartea) eta IDarte (Euskadiko Arte eta Diseinuko Goi Mailako Eskola), Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolak eta Arte Batxilergoko IES Ekialdea BHIk osatu dute. Saenz de Buruaga gasteiztarra da, eta Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziaduna. Hirugarren sektoreko erakundeen diseinuan eta hedapenean aritu da.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
