EAEko ekonomiak «egonkor jarraitzen» duela esan du Torresek
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomiak «egonkor» jarraitzen du eta hazi egingo da aurten eta 2026an. Mikel Torres Lakuako lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak esan du hori Ekonomia Zuzendaritzak egindako 2025-2026 aldirako aurreikuspen makroekonomikoak aurkezteko agerraldian.
Azaldu zuenez, BPGa %2,1 haziko da aurten, martxoan ezarritako hamarren bateko igoera sendotuz, eta %1,7, datorren urtean, duela hiru hilabete aurreikusitakoa baino hamarren bat gutxiago. Beheranzko berrikuspen horren arrazoia da «esportazioek gorakada txikiagoa izango dutela ziurgabetasun egoeran eta hazkunde txikiagoa izango duten euroguneko herrialdeetan» eta, oro har, AEBko muga zergen «mehatxuen eta Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazka belikoak areagotzearen ondorio» ere badela esan zuen Iñaki Ruiz Ekonomia sailburuordeak.
Horrela, ekonomia batez ere barne eskariaren sendotasunagatik haziko da, %2,3 aurten eta %1,9 2026an. «Barne eskariaren bi osagaiek oreka handiko irudia eskaintzen dute», adierazi zuen. Ildo horretan, «familien kontsumoak bizi duen une ona» azpimarratu zuen, «enplegua sortzeari, inflazioa kontrolatzeari eta soldaten eta pentsioen erosahalmena berreskuratzeari esker».

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»
