Jane-trifikazioa
Ikernek dio turistak izango garela gure herrian, turisteatzen amaituko dugula. Pentsatzen dut zuk ere zalantza izan duzula esaldi hau leitu bezain laster. Turistei eskaintzen zaien arreta bera emango digutela ostatuetan, ospitaleetan, polizia etxeetan eta abar, edo behingoz, hegazkinak alde batera lagata, urrutiko intxaurrei begiratzeari utzita gertuago ditugun lurraldeak ezagutuko ditugula eta gure txanponak bertan xahutu. Uda hasiera honetan denok dugu zerbait buruan, ordea, joan, egon, edo egin, horretan datza oraintsuko gure erabakiaren ardatza. Izatean ere bai, alaiago agian, gauza baikorrei erreparatuz, ezkorrak berez datoz eta.
Jane Jacobs oroitu nahi izan dut, halere, ekintzaile soziopolitikoa. Bere liburu ospetsuenean, “The Death and Life of Great American Cities” (1961), hirien plangintzaren eta arkitekturaren buruzko ikuspegi berritzailea aurkeztu zuen, komunitateen garrantzia eta eguneroko bizitzako elementuen balioa azpimarratuz. Ikuspegi urbanistikoaren inguruan kritikoa zen, eta merkataritza-gune handiei eta trafikoari lehentasuna ematen zieten planteamenduen aurka egin zuen. Auzo bizidunak eta interaktiboak sortzea defendatzen zuen, bizitza publikoa, espazio irekiak, eta herritarren parte-hartze aktiboa. Hirigileen eta aktibisten inspirazio iturri omen da, gentrifikazio eta garapen arazoei aurre egiteko saiakeran. Gurean ez dut askotan entzun berari buruzkorik; horregatik ekartzen dut, gure herria eraikitzen ari den nahinori interesatuko zaion esperantzan.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
