Jokin Altunak «sustoa» baino ez belaunean

Herenegun, Lau eta Erdiko San Fermin Torneoko final-laurdenetan Zabalaren aurka galtzea gutxi ez eta ezker belaunean min hartuta amaitu zuen Jokin Altunak.
«Zabalera joan naiz pilota baten bila eta zutitzerakoan ezker belauna joan zait eta krakateko bat nabaritu dut. Partida amaitu ahal izan dut, baina asko ikaratu naiz krakatekoa sentitu eta gero», onartu zuen Altunak, kezkatuta bihurritua zenbaterainokoa izango ote zen jakiteke.
Itxura denez, Amezketakoak izan zuena «susto» hutsa baino ez da. Azterketa medikoek lesio larriagorik ez dela egiaztatu ahal izan zuten atzo, zorionez, eta ezker belaunean «luxazio» txiki bat baduela nabarmendu arren, hurrengo egunetarako egutegia arazorik gabe bete ahal izango du aurrelari gipuzkoarrak.
Gaur bertan, esaterako, Irunen jokatu ahal izango du Altuna III.ak, San Martzial jaien barruan. Martija bizkartzain duela, Binakako Txapelketa irabazi zuen bikotea izango du aurkari: Ezkurdia eta Rezusta, alegia. Binakako San Fermin Torneoan aritzeko aukera ere izango du.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra
