Seaskak bigarren lizeo bat irekiko du Donapaleun
Seaskak 2027ko irailean Donapaleun bigarren lizeo bat irekiko duela jakitera eman du, larunbatean urteko biltzar nagusia egin ostean.
Seaskako bost kolegioetatik urtero Bernat Etxepare lizeora heltzen den ikasle kopurua aintzat harturik, bigarren lizeo baten beharra agerikoa zen. Egun, lehen hezkuntzan ikasleen %13 eskolatzen dituzte Iparraldeko ikastolek; lizeoan, berriz, %6. «Ikasketa eskaintza zabalduz eta bigarren lizeo baten aukerarekin, kopuruak emendatzea dugu xede», azaldu zuten.
Hala, Ipar Euskal Herriko mendebaldean, Baionan, kudeatzen duen lizeoaz gain, ekialdean beste bat izanen du Seaskak, «lurralde estaldura» helburu.
180 ikasle hartuko ditu, barnetegia izango du eta berau eraikitzeko milioi bat euro beharko da.

Topics of the day
GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Babestutako edukiak
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

Culture
«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

Topics of the day
«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

Topics of the day