Itzalak eta argiak metazinemaren bidean

F ilma Ferzan Ozpetek zuzendariak antolatu duen afari batekin hasten da. Emakumez inguratuta dago; mahai luze baten inguruan bildu dira. Bere proiektu berria aurkezten ari zaie eta, gidoia elkarrekin irakurtzeaz gain, iritziak trukatzen dituzte.
Sarrera metazinematografiko horren ondoren, ‘‘Diamanti’’-k aurkezten duen istorioak 70eko hamarkadako Erroman kokatutako filmaketa batera jauzi egiten du: jostundegi baten gorabeherak kontatzen dira bertan. Metazinemaren baliabidea erabiltzen du Ozpetekek filmeko istorioa garatzeko.
Orainaren eta 70eko hamarkadaren artean hedatzen den narratiba koral baten bidez, filmak jostundegi entzutetsu bateko emakume talde baten egunerokoa jasotzen du.
Denboran zehar dabil narrazioa, atzera eta aurrera, eta kontakizunean emakumeek denetik egiten dute; abestu, haserretu, oihukatu, borrokatu eta adiskidetu. Gizonezkoak, berriz, nahiko bortitz agertzen dira, nagusi den matxismoaren erakusgarri.
Girotze lana oso zaindua da, kolore beroz margotutako argazkigintza eta jantziekin; arropak ez dira pertsonaiak janzteko soilik erabiltzen; istorioak kontatzen dituzte.
“Diamanti” oroimenari, artisau lanari eta emakumeen arteko elkartasun zein ahizpatasunari egindako omenaldi polita da, eta hori goraipatu beharra dago, zalantzarik gabe. Hortik harago, ostera, filma noraezean dabil: luzeegia da, eta ekintzak, esaldiak zein egoerak behin eta berriz azpimarratzen dira, sotiltasunari zirrikiturik utzi gabe. Dena xehatuta emanda, iradokizunaren indarra baino azalpenaren pisua nagusitzen da. Trama gehiegi daude, eta gehienak azalekoak: horrenbeste istorio jorratuz, batzuk desitxuratuta geratzen dira eta ez dute itxiera sendorik. Hainbat arku narratibori ere sakontasuna falta zaie.

Eztarriak gabonetarako prest, ura bere bidean-ekin

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai
