Petit poète
Rimbaud poeta Lizardiren etxera joaten zela sinistuta egon nintzen urte batzuez, harik eta jakin nuen arte zarauztarra sortu zenerako Charlevilleko poeta sinbolistak bost urte zeramatzala lurpean. Sinbolista zer den galdetuko duzue batzuek, parnasianismoaren eta naturalismoaren aurkako joera literario bat; parnasianismoa, aldiz, erromantikoen lirismoari aurka egiteko sortu zen, eta “Le naturalisme”, Zolaren eskutik errealitatea xehetasunez azaltzeko, eta horrela, luze; badakizue, poeten gauzak, hitza entzun orduko ulertezina dela hedatua dagoen kontu hori. Baina poeten beharra du gizarte ilun honek, ez baitakit zehazki non, baina hurbiltasunaren eta goxotasunaren bidean galdu egin garela argi daukat. Halako zerbait balitz, hortxe nonbait.
Jendetasuna falta zaigula, enpatia, eta ulerkortasun doi bat. Besteei zer gertatzen zaien konprenitu eta laguntzeko, etxekoak zaintzeko, edo etorkinak babesteko, gure herrietara dakartzaten aldaketak neurtu eta gurea galdu gabe etorkizunari lasaitasunez begiratzeko. Astero entzuten ditudan hitzak dira hauek, ez ditut nik asmatzen. Izan liteke halakoei jartzen diedala arreta, eta besteen aitzinean entzungor egiten dudala. Hori ere bai. Soluziorik ez dut, ordea, eta horregatik hautatzen dut kantua. Bernardo Atxagak idatzitako hitzak, «Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka», Mikel Laboaren ahotsean, «goizaldean muxika hezur batetan sarturik o petit poete pirotekniarik gabe lurperatu haugu baratzan», eta laster arte.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra
