Braga, Dijon eta Galitzia euskaldunekin

Atzo egun garrantzitsua zuten Bidasoa Irunek, Super Amara Bera Berak eta Replasa Beti-Onak-ek. Ez Asobal eta Liga Guerreras lehietako konpromisoengatik, baizik eta 2025-2026ko EHF European Leagueko eta Europako Kopako kanporaketetan zein aurkari izango dituzten jakin zutelako zozketa bidez. Hala, Portugaleko Bragak Irungo taldearen kontra jokatuko du; Frantziako Dijonek, donostiarren aurka; eta Galitzia ukrainarrak, nafarren kontra.
Esan daiteke Bidasoak zozketa aldeko izan zuela. Bragaren aurka abuztuaren 30etik irailaren 7ra bitartean jokatuko dute multzoen fasean egoteko kanporaketa. Pista faktorea ez dute alde izango, lehen partida Artalekun jokatuko baita. Gogoratu behar da Asobal Ligan laugarren postuan amaitu zuela Alex Mozasen taldeak eta federazioaren beraren gonbidapenez bigarren kontinenteko lehiaketarako txartela lortu duela.
Gurutz Aginagalde presidente duen taldeak, denboraldirako bost fitxaketarekin indartuta dagoenak, saihestu egin ditu Hannover alemaniar indartsua eta Gorenje Velenje esloveniarra, agian aurkari arriskutsuenak direnak, Bidasoako jokalari ohi Jacobo Cuetarak entrenatzen duen Bathco Torrelavega kantabriarrarekin batera.
Aurreko fasea gainditzen badute, gipuzkoarrak multzoen fasean sartuko lirateke, oraindik zehaztu gabeko beste hiru talderekin.
BERA BERA ETA BETI-ONAK
Bera Berari dagokionez, Frantziako Dijon taldearen aurka jokatu beharko du EHF European Leagueko multzoen faserako sarbidea ematen duen kanporaketa, iazko Final Fourrean hirugarren postua lortu zuen taldearen kontra.
Kanporaketa azaroaren 8-9an (joanekoa) eta 15-16an (itzulikoa) jokatuko da. Dijonek hirugarren postuan amaitu zuen bere ligan, Metz eta Bresten atzetik.
Azkenik, Beti-Onak Europako Kopan arituko da. HC Galitzia talde ukrainarraren aurka jokatuko du: joanekoa irailaren 27an jokatuko du, eta Leopolisera bidaiatu beharko dute itzulikorako, urriaren 5ean.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
