Etxera
Meuf, 8 egun besterik ez zara geratu! Benetan bazoaz ja? -Esan nizuen jaialdi batera noala. -Berriz? Ez zeunden beste batean, pasatu den hilabetean? -Bai, baina ez du deus ikusirik. Hau ezberdina da. -Ouais, musika entzutera, ezta? -Bai eta ez. Jaialdi hau sortu zen duela 25 urte euskal preso eta haien senideei elkartasuna adierazteko. -A, politikoa da orduan? -Hori da, helburu politiko batekin jaio zen eta gaur egun elkartasunean eta auzolanean oinarritzen da. -Auzolana? Zer da ba? -Modu boluntarioan egiten da, eta edizio bakoitzean hainbat pertsona boluntario egoten dira kargu eta zeregin desberdinetan: aurten gune seguruan txanda dut, adibidez. -Eta hainbeste ardura eta lanekin, gozatzen duzu? -Pila bat! Alde batetik, seguru sentiarazten nauen festibala da, arreta berezia jartzen baita emakumeon ongizatean. Eszenatoki gainean ere islatzen da. Eta, bestalde, talde bat gustuko ez baduzu, beste lau oholtza dituzu musika ezberdinekin, beti euskararen presentzia ziurtatuz. Gustura gonbidatuko zintuzketet heldu den urterako, zuek ikus dezazuen, baina aurten hilko da, zorionez. -Eh ben, euskaldun horiek!
Ez dut Marseillako nire lagunekin asteburua partekatuko, baina oporraldia pedagogikoa izan da bederen.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
