«10 kiloko gaztak egiten hasi gara eta 30ekoak ere gustura egingo nituzke»

Eli Elgarresta gaztagile familiakoa da; Asier Osinalde neurri batean ere bai. Halako batean, Asierrek kaleko lanbidea utzi, eta senar-emazteek bizimodua gaztagintzatik aterako zutela erabaki zuten. Apustua ederki irten zaie; egun 8.000 kilo inguru gazta saltzen dute. «Gu biontzako nahikoa lan bada. Seme-alabek orain arte lagundu digute, baina orain euren lana edo ikasketak direla- eta, ba ezin», esan digu Asierrek Gabiriako Baztarrika baserrian. Elik azpimarratu duenez, gainera, lana ez da bakarrik gazta ekoiztea, gero saldu ere egin behar da. Azken urteotan ondo saltzen ari dira, txapelketetan sariak jasotzen ere bai, eta horrek guztiak lanerako hauspoa ematen die.
Hauspoa bai, baina neurrian. Gazta egitea ez da torlojuak egitea: gaur mimo guztiz egin duzun gazta hori ona irtengo den ezin duzu jakin bihar, ezta bi aste barru ere, bi hilabete barru baizik. Horrek estres punttu bat sortzen dio gaztagileari, eta ekoizpena zenbat eta handiagoa izan, buruhaustea ere bai. Hortaz, etxe inguruko zelaietan larrean dabilen artalde ederra zaindu eta ardi latx hauek emandako esnearekin gaztak egiten gustura ari da bikotea, eta jasotako emaitzarekin ez gutxiago. Hainbat lehiaketa irabazitakoak dira; esaterako, Gipuzkoako Txapelketa. Baina ilusio berezia egiten dien bat Idiazabal herriko Gazta Txapelketa Herrikoia dela esan du Asierrek. Izan ere, hor erosleen iritzia da balio duena, eta urtea joan, urtea etorri, oso emaitza onak lortu izan dituzte. Aurten irabazi egin dute.
Idiazabal gazta klasikoa egiten dute Baztarrikan, bai osaketaz, bai formaz, baina esperimentu zalea ere bada Asier eta gazta handiak egiten hastea otu zaio, emazteak haize handirik eman ez dion arren… Parmesanoa, emmentala... horiek gustatzen zaizkio eta jada ari da hamar kiloko piezak egiten. 30 kiloko moldea eskuratuko balu, halako pisuko gazta egingo omen luke.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
