Jaiguneak «espazio eroso» bilakatu daitezen protokolo bat izango du Gasteizek
Urtero bezala, Gasteizko Mugimendu Feminista eta Lumagorri LGTBI kolektiboa elkarlanean arituko dira Andre Maria Zuriaren jaietan LGTBI pertsonen aurkako erasoen eta eraso matxisten kontrako protokoloa abiatzeko. 747 414 834 eta 633 309 653 telefono zenbakiak aktibo egongo dira, erasoei erantzuteko eta erasotako pertsonak artatzeko.
Gasteizko Jaietan eraso matxisten eta LGTBI pertsonen aurkako erasoen aurrean eragiteko protokoloa abian jarriko dute aurten ere Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri LGTBI kolektiboak, elkarlanean. Atzo egindako aurkezpenean aipatu zutenez, eraso bat gertatzen denean berehala erantzuteko tresna izateaz gain, «protokoloak iruditeria feminista bat eskaini behar du, jaiguneak espazio eroso bilakatzeko tresnak eskaini behar ditu eta esperientziak erakutsi digu protokoloa existitzeak berak izan dezakeela funtzio prebentiboa».
«Protokoloa eraso bat salatu edo honi aurre egiterakoan komunitatearen babesa ziurtatzeko tresna da, erantzun kolektiboa artikulatzeko baliabide eta erremintak sortzen dituena», gaineratu zuten.
Txosnagunean, Aihotz Plazako GEU elkartearen gunean eta erdialdeko hainbat tabernatan egongo da martxan. Horrela, eremu horietan beren burua feministatzat dutela, eremu segurua izateko bermeak egongo direla eta eraso baten aurrean babes sare bat egongo dela bermatuko da.
Jaietan gerta litezkeen erasoei erantzuteko, erasoren bat jasan dutenei laguntzeko eta informazioa jasotzeko, Mugimendu Feministak urteotako telefonoa aktibo mantenduko du: 747 414 834. Gainera, erasoak salatzeko kontzentrazioen berri @gasteizkomf sareetako profilean emango dute. LGTBIfobiaren aurka, aldiz, Lumagorrik 633 309 653 telefono zenbakia ahalbidetuko du. Webgunean online salatzeko aukera ere badago.
Erasoen aurka egitea «jaietan modu batean edo bestean parte hartzen duten guztien ardura» dela nabarmendu zuten ostegun honetan, eta «inoiz baino garrantzitsuagotzat» jo zuten «espazio publikoa okupatzea eta ikusaraztea, gureak ere badiren festa lekuak berreskuratzea».
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
