Isiltasuna
Sanferminak pasatu dira, Hatortxu Rock ere bai. Abuztua iritsi da isiltasunean. Sakelakoa hegazkin moduan, eta «bulegotik kanpo» email automatikoak. Irratsaioa gosaltzen dudan bitartean: «Egun hauetan nola deskonektatu?». Aditu batek erantzun du: «Adibidez, kafe bat hartu, aldi berean sakelakoan scroll egin gabe, katiluaren beroa sentitze hutsarekin». Herriko festak bertan dira, baina hiria isilik da. Azkenean hori zen xedea, ezta? Shhhh. Itsasoko olatuen dantza, baso baten freskura, gortinak kulunkatzen haizearen kontra. A ze goxoa den, dena gelditzen denean.
Ni neu batu naiz: “Itsasertzean” musika playlista martxan jartzen dut. «Jo vinc d'un silenci antic i molt llarg» kantatzen du Raimonek. Bi minutu eta erdi era akustikoan; abesten dut berarekin. «Jo vinc d’un silenci que la gent romprà. Jo vinc d’una lluita que és sorda i constant». Hara. Isiltasuna ere arriskutsua da. Tapoiak jartzean, ahazten zaigu Gazan bost pertsona gosez hil direla pasatu diren egunotan, kopurua 180ra igoz. Ahazten zaigu Israelgo Armadak ehun palestinar hil dituela herenegun, gehienak giza laguntzaren zain zeuden, zibilak gosez hiltzen. Ahazten zaigu bigarren pertsona hil dela Estatu espainolean tenperatura altuen ondorioz uda honetan. Ixo denak!

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
