LAB

GASTEIZKO LOREZAINEN GREBAK BOST HILABETE BETE DITU

Gasteizko lorezainek lan baldintza duinak lortzeko hasitako grebak bost hilabete bete dituela jakinarazi dute Andre Maria Zuriaren plazan pankarta erraldoi bat zabalduz. «Hitzarmen propio duina lortu arte greban jarraitzeko asmoa» berretsi zuten. Enviser enpresari eta Gasteizko Udalari beren ardurak har ditzatela eskatu zieten. Dena den, lorezainak ezkor agertu ziren. Azaldu zutenez, Lakuak «egindako azken eskaintzaren aurrean ez

da gatazkaren amaiera ikusten». Haren bitartekaritza ez dela praktikoa izan gaineratu zuten.