TANGOAREN ERRITMOAN TERAPIA EGITEN
Tangoa dantzatuz, parkinsona duten pazienteak bizitasuna eta oreka berreskuratzen saiatzen dira Buenos Airesko ospitale batean.

Lehen akordeak entzutearekin batera, parkinsona albo batera utzi eta gaitz bera duten beste pertsona batzuekin dantzan hasten da Lidia Beltran, Buenos Aireseko Ramos Mejia ospitale publikoan. 15 urte daramatzate bertan dantza horren eragina ikertzen eta gaixotasun neurodegeneratibo honen sintomei aurre egiteko tresna ematen. «Parkinsonaren arazo nagusietako bat ibileran dago, eta tangoak, oinezko dantza den heinean, pausoak gelditu eta berriz hasteko estrategiak lantzen ditu», azaldu dio Nelida Garretto neurologoak AFP berri agentziari. Orain arteko emaitzak oso positiboak dira: paziente batzuek, hankak “izoztuta” geratzen zaizkienean, tangoaren figurak erabiltzen dituzte blokeo hori gainditzeko. «Musikak egoera zailak gainditzen laguntzen du», nabarmendu du, bestetik, Tomoko Arakaki neurologoak. 66 urteko Lidia Beltranentzat tailerra lagungarria da oso, eta ez bakarrik mugikortasunerako, aldarteari ere on egiten baitio. Beste pazienteentzat ere ihesbide bat da, depresioa eta bakardadea saihesteko. Saioak amaitzean, irribarreak eta txaloak nagusitzen dira: bizitakoa inork ez die kenduko.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra
