Hurbilpenik ezean, greba mugagabera jo dezakete billabesetan
Billabesetan greba mugagabea hasi liteke, enpresaren aldetik hurbilpenik ez badago. Hala ohartarazi zuen atzo TCCko enpresa batzordeak, Iruñerriko Mankomunitatearen aitzinean egin zuen elkarretaratzean. Hitzarmen kolektiboaren negoziazioan aurrerapausoak falta direla kritikatu zuen.
Langileen %78k grebaren alde egin zuten uztaileko erreferendumean. «Hitzarmen duin eta bidezko bat lortu arte» borrokan segitzeko prest daude. Laura Molina batzordeko bozeramaileak adierazi zuenez, enpresak Lan Epaitegian aurkeztutako azken proposamenak «ez zekarren muineko aldaketarik» uztailean langileek baztertutakotik. Horregatik ez zuten galdeketara eraman.
Molinaren arabera, batzordeak oinarrizko lau lerro gorri finkatu zituen, eta aldarrikapenak gutxitu zituen, «adostasun batera iristeko eta hurbilketa errazteko». Hala ere, ez dute mugimendurik sumatu zuzendaritzaren aldetik.
BITARTEKARITZA
Momentuz, tartekako lanuzteekin jarraituko dute, goizeko seietatik zortzi eta erdietara, astelehen, asteazken eta ostiraletan.
Bozeramaileak erakundeen bitartekaritza eskatu zuen behin eta berriz. TCC enpresa, Mankomunitatea eta Nafarroako Gobernua mintzatu daitezela, duela zazpi hilabetetik luzatzen ari den gatazka hau desblokeatzeko.

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
