Guillaume FAUVEAU
KLIK

Euskal Kultur Erakundea babestu dute Uztaritzen

Ipar Euskal Herriko eragile sozial eta kulturalek Euskal Kultur Erakundeari babesa helarazi zioten atzo, Uztaritzeko Lota jauregiaren aitzinean egin zen elkarretaratzean. EKEk deituta, Estatu frantsesak erakundeari bideratzen dizkion dirulaguntzak %15 murriztu izana deitoratu zuten eta erakundeak euskal kulturaren alde egiten duen lana goratu. Kezka ere adierazi zuten, irekitako bideak epe ertain zein luzean izan ditzakeen ondorioen inguruan. Dantzak, musikak eta bertsoek lagunduta, kultura bizi dagoela erakutsi eta hala jarrai dezan lan egiteko nahia agertu zuten.