Esperientzia sentsorialak
Mende bat baino ez da igaro diskoaren agerpenarekin musikaren kontsumoa demokratizatu zenetik, eta orduz geroztik, batik bat XX. mende erdialdetik, masa-entretenimenduaren euskarrietako bat gertatu da. Horrek erabat baldintzatu du musika zuzenean emateko modua. Labur esateko, besteak beste, musika jotzearen ariketa ikuskizun kontzeptura hurbildu du. Hainbesteraino, non zaila den bien arteko muga zehaztea. Musika emanaldiak ez dira kontzertuak; esperientzia sentsorialak baizik, murgiltze ariketak. Agidanez, osagarri erakargarriren bat behar du musikak, milaka sarrera saldu nahi badira.
Ez ninduen harritu horrelakoak entzuteak ETB2ko igande eguerdiko albistegian ‘‘Mitoaroa’’-z ari zirelarik. Hori bai, albiste edo publirreportajea zen zalantza egin nuen, eta kosta egin zitzaidan goraipamen, aurrerapen teknologiko eta antolaketaren inguruko datu harrigarriz betetako “deskribapen” horretan musikarekin lotutako aipamenik topatzea. Eskerrak taula gaineko irudietan mikroak eta musikariren bat edo beste agertzen ziren. Baina, hori bai, sekulako poza hartu nuen Peio Reparaz agertu zenean Donostiako emanaldiez hitz egiten: azken urteetan ETB2ko albistegi batean entzun dudan euskarazko tarte luzeena entzun bainuen, minutu erdi bat edo... HORI BAI ESPERIENTZIA SENTSORIALA!

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
