Prekaritatea eta alienazioa
Laura Carreira zinemagileak kritika zorrotza egin dio gizarte indibidualista eta kapitalistari “On Falling” bere lehenengo film luzean. Pelikula 2024ko Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen eta zuzendari onenaren saria irabazi zuen. Lan honetan prekaritatea, isolamendua eta alienazioa modu zorrotz baina zintzoan erakusten dituen erretratua egiten du zuzendariak.
Aurora, Eskoziako biltegi handi batean lan egiten duen emakume portugaldarra, da protagonista nagusia. Lantokiko hormen eta partekatutako pisuko bakardadearen artean harrapatuta bizi da, algoritmoetan oinarritutako eta bananduta egoteko diseinatutako ekonomia nagusi den gizartean. “On Falling” filmak zentzua aurkitzeko eta konektatzeko borroka isil eta bizia aztertzen ditu.
Donostia Zinemaldian Carreirak azaldu zuen filmaren abiapuntuak bi iturritatik etorri zirela: alde batetik, 18 urterekin izan zuen aurreneko lan esperientzia kaskarraren gaineko oroitzapenek eragina izan zutela istorioa lantzen hasi zenean, eta, bestetik, filmeko biltegietako langileekin egin zituen elkarrizketek ere bai.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
