Kaltea
Hamar urte zituela, Kanadaren mende den Kinngait inuit lurraldeko mutilentzako eskolan irakasle zebilen kolono zuri bat Jamasee Pitseolaki sexualki jazartzen hasi zitzaion. Bi urte iraun zuen abusua Pitseolakek ez ezik beste hainbat mutiko inuitek ere jasan zuten. Besteak beste, emakumeentzako soinekoak jantzi eta takoidun zapatak eramatera behartzen zituen jazartzaileak. Gertaera traumatiko horretan oinarriturik dago ‘‘Lady’’ (2011), lore batek apainduriko takoidun areto-zapata bat errepresentatzen duen harriz egindako eskultura. Kaltegabea eta estetikoki atsegina ematen duen objektua suntsipenerako teknologia bihur daiteke, testuinguruaren eta erabileraren arabera. Jaune Quick-to-See Smith salish-kootenai artistak horixe bera adierazi du kanoa ardatz duen pintura eta eskultura seriean: hainbat herrialde indigenentzat baliabide organiko bat zena gaixotasunak eta fede txarrez egindako itunak zabaltzeko erabili zuten kolonoek.
Pitseolaken jazartzailea 2000. urtean epaitu eta kartzelarekin zigortu zuten, bere krimenak egin eta hogei urtera. Horri justizia deitu zaion ala ez, eztabaidatzeko dago, lehen nazioetako indigenen eta inuiten kontrako jazarpena egiturazkoa baita, ez gizabanako bakar batzuen kontua.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
