Donostia, narkotrafikoan murgildutako eszenatokia
Carlos Augusto Casas kazetariak idatzitako “Ya no queda junglas adonde regresar” eleberriko istorioa Madrilen gertatzen da, baina zinemarako egokitzapenean Donostia da filmaren eszenatokia. Gizonezko bortitzen, narkotrafikoaren eta prostituzioaren inguruko istorioa kontatzen du.
Theo, “Gentleman” ezizenaz ezaguna, soldadu estatubatuar ohia da. Bizitza bakarti eta miserablea du, bere emaztea zenarekin zuen iragan hobearen oroitzapenen eta Olga prostitutarekin izan ohi duen hitzorduaren artean. Olga hiltzen dutenean, mendeku basatia nahiko du protagonistak. Ron Perlman da protagonista, eta Itziar Ituñok ere parte hartzen du, narkotrafikoko kartel bateko liderraren azalean. Horiez gain, Karra Errejalde, Megan Montaner eta Hovik Keuchkerian ere agertzen dira.
Gabriel Beristain mexikarra da zuzendaria eta berezitasun bat du: Antxon Ezeiza donostiarrak, Mexikon erbestean zegoela, motibatu zuen zineman aritzera. Jose Julian Bakedanorekin lan egitera ere iritsi zen, argazki zuzendari gisa, berriki zaharberritu duten “Oraingoz izen gabe” (1987) film klasikoan.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«Quiero que no siga explotando a la gente inmigrante»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
