Euskal saria?
Euskal Zinemaren Irizar saria Zinemaldian ematen den aitorpenetako bat da, eta Euskal Herriko zinema ekoizpenak saritzea du helburu. Hautagai izateko baldintza nagusiak: «Mundu mailan estreinatzen diren eta gutxienez %20ko euskal ekoizpena duten, eta/edo hizkuntza nagusia euskara duten eta/edo euskal komunitateari lotutako film luze guztiak».
Baldintzak hain “malguak” izanik, urtero sartzen dira zakura oso euskaldunak ez diren izenburuak. Aurten, “Los Tigres” pelikulak eman dit atentzioa. Azter dezagun:
Hizkuntza nagusia: gaztelania. Zuzendaria, aktoreak eta lantalde teknikoa: espainolak. Ekoizle nagusiak: Kowalski Films, Feelgood Media, Movistar Plus+ eta Le Pacte. Hara! Hementxe zirrikitua: Kowalski Films SL, Oiartzualdean egoitza duen ekoiztetxe ezaguna, Koldo Zuazuak sortua. Gaurko kritikaren geziak, ordea, ez doaz ekoiztetxeari zuzenduak; alderantziz, sekulako lana egiten dute eta Zuazua izen handia eta erreferentea da.
Baina zentzugabea eta iraingarria iruditzen zait “Los Tigres” Lurdes Iriondori buruzko dokumentalarekin, Nafarroako torturatuei buruzkoarekin, “Maspalomas”-ekin, “Karmele”-rekin eta abarrekin lehian egotea.
Tira, arauak horiek dira, eta betetzen dituzten bitartean, erantzukizuna ez da filmeko lantaldearena, irizpideak egituratu eta erabakitzen dituztenena baizik.

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
