Moriartitarrak bueltan dira

Filmari izena ematen dion Maspalomas Kanaria Handiko hegoaldeko muturrean dagoen hiria da. Pelikulako protagonista Vicente (Jose Ramon Soroiz) da; 76 urteko gizonezko homosexuala da eta, bere bikotekidea utzi eta gero, gustuko bizimodua darama Maspalomasen.
Soroizekin batera, Nagore Aranburu, Kandido Uranga, Zorion Egileor eta Kepa Errasti aktoreak dira protagonistak.
Maspalomasen bertan gertatzen den epilogo luze baten ondoren, tramaren ekintza nagusiak Vicente buruko isuri baten ondorioz Donostiako zahar-egoitza batean sartzen dutenean hasiko dira; bertan bere sexu-orientazioa ezkutatzea erabakiko du. “Armairutik atera” beharrean, Vicentek “armairuan sartzea” erabakiko du. Ingurune berri horretan, Vicentek bere buruari galdetu beharko dio ea oraindik garaiz dagoen besteekin eta batez ere bere buruarekin adiskidetzeko. “Maspalomas” filma konfinamendu psikologikoen (eta fisikoen) eta identitate ezabatuen inguruko hausnarketa egin nahi duen filma da», eman du aditzera Jose Mari Goenagak. Adinekoen egoitzako eszenak filmatzeko aukeratu duten kokalekuari dagokionez, hau kontatu du Aitor Arregik: «Ikastetxe bat izandakoa da, baina guk zahar-etxe bilakatu dugu. Nortasun handia duen lekua da eta bisualki oso boteretsua da; gure istorioari ezin hobeto doakion lekua da. Istorioaren zati handi bat bertan gertatzen da».
Zinemagile hauen azkenengo hiru film luzeak -“Handia”, “La trinchera infinita” eta “Marco”- elkarren artean guztiz desberdinak izanik ere, partekatzen duten ezaugarri nagusi bat dute: beren aurreko lanek baino izaera zabalagoa dute, istorio “handiagoak” jorratzen dituzte, eta azken biak, gainera, gaztelaniaz filmatutakoak dira.
“Maspalomas”, aldiz, “Loreak” eta “80 egunean” pelikulek zuten begirada intimistara itzultzen da, euskaraz, eta istorio “txikiagoa” du oinarri.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
