Jagoba MANTEROLA FOKU
KLIK

Sagarraren uzta ospatu dute Astigarragan

Sagarraren uzta sasoi betean sartuta gaude. Testuinguru horretan, “Udazken zaporez” lelopean, Astigarragan ospakizunak egin dituzte asteburuan. Sagarraren jaia egin zuten atzo, goizean goiz hasita, ekitaldi mordoxkarekin: txistularien diana, sagar bilketa, sagarraren kalejira herrian barrena, azoka berezia -herriko baserritarrek beren produktuak erakutsi eta saltzeko modua izan zuten-, sagar dantza, pilota partidak... Eta bazkalaurretik, 2025eko uztako estreinako muztioarekin topa herrikoia egin zuten.