G.I.
HERNANI
ELSKLING

Amatasuna eta lana

Lilja Ingolfsdottir zinemagileak amatasunari, bikote harremanei eta hausturei eskaini die tartea “Elskling” (“Adorable”, gazteleraz) bere lehen film luzean.

Pelikula ibilbide arrakastatsua egiten ari da nazioartean: Karlovy Vary jaialdian bost sari jaso zituen, Pekingo zinemaldian lau sari, BCN Film Fest-en gidoi onenaren saria irabazi zuen, eta duela gutxi, Norvegiako Zinema Akademiak lau sari eman dizkio: film onenari, interpretazio protagonista onenari, zuzendaritza onenari eta gidoi onenari.

Ingolfsdottir-ik berak idatzi duen gidoiaren erdigunean bikote bat kokatu du. Maria lau seme-alabaz osatutako familia bateko ama da. Horrek ez dio eragotzi lan-ibilbide arrakastatsu eta emankorra izatea. Sigmund senarraren jarrera, aldiz, guztiz kontrakoa da; izan ere, Sigmundek egunak modu axolagabean bidaiatzen eta bizitzaz gozatzen igarotzen ditu. Halako batean, eztabaida itsusi bat izango dute, eta Sigmundek dibortzioa eskatuko dio.

Helga Guren da aktore protagonista, Oddgeir Thune, Kyrre Haugen Sydness eta Maja Tothammer-Hruza gaztearekin batera, besteak beste. Gainera, “The Worst Person in the World” Oscar sarietarako izendatutako filmaren arduradunak ekoitzi du.