Denbora-pasa aparta

Darren Aronofsky gustukoa izan edo ez, beti izan da nortasun handiko sortzailea eta, bere obretan barne unibertso paregabea islatu du. Hala ere, azken filmetan apur bat aldentzen ari da ausardia formal horretatik eta proposamen “komertzialagoak” egiten ari da. “Caught Stealing” (espainieraz “Bala perdida”) horren adierazgarri da.
Hank Thompson (Austin Butler) beisbol jokalari ohia da protagonista. Lesio bat medio, orain New Yorken zerbitzari gisa lan egiten du. Dena aldatuko da, Russ bizilagun xelebreak (Matt Smith) katua egun batzuetarako zaintzeko eskatzen dionean; ustekabean, Hank gangster mehatxagarrien talde handi baten erdian harrapatuta geldituko da.
Aronofskyk bere estilo bereizgarriaren zenbait aztarna mantentzen ditu oraindik, baina film berri hau oso urrun dago bere hastapenetako izenburuek zuten nortasunetik. Gertuago dago Tarantino, Coen anaien edo Guy Ritchie zinemagileen esentziatik.
Honenbestez, 90eko hamarkadan egiten ziren generoko filmen lurrina du: azkarra, bizia, pertsonaia xelebrez josia eta umore beltzez zipriztindua.
Zuzendariak ikuspegi linealago eta irisgarriago baten aldeko apustua egin du. Narratibak introspekzio psikologiko sakonaren gainetik akzioa eta komedia beltza lantzen ditu, eta entretenimendua eta dinamismoa lehenesten ditu, zenbait unetan neurriz kanpo dagoen gidoiarekin.
Musikak aipamena merezi du. Idles talde britainiarrak 90eko hamarkadako punk eta rockaren energia bizia jasotzen duten abesti originalak eskaini ditu, Rob Simonsenen partiturarekin elkarlanean. Konbinazio honek filmaren kaos eta adrenalina giroa indartu eta areagotzen ditu.
Aronofskiren estilotik oso urrun egon arren, denbora-pasa aparta da.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
